XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ile polita daukadala esaten didatenean bezala, ileak esan hezakeen, edo zangoak... baina hik ezingo hukeen inoiz zangoak esan, ez baitizkidak bakerorik gabe ikusi, ezta?

- Ez naun gogoratzen.

- O! Baina, berdin ziok, espero diat hau argibidetzat onartzea.

- Noski.

- Eta, Bingo, beste gauza bat.

- Bai?

- Ez diat gehiago deituko.

- O! Adeitasunez, Bingo O! hartan sentitzen ari zen lasaitasun guztia ez adierazten ahalegindu zen.

- Ahizpak esan zioan amari Ijito Maitalea mutil bati telefonoz deitzen ibili nintzela, eta dei egitea debekatu zidatek, barkamena eskatzeko izan ezik.

- O!

- Baina dei nazakek nahi izanez gero.

- Deiak har zitzakeat, baina neuk egiterik gabe.

- Agur... Boots.

Bingo bere buruan telefonozko elkarrizketa berriz bizitzen ari zen eta igogailuan bosgarren solairuaino joan zen.

Bazirudien adorea ere gorputzarekin batera igotzen ari zitzaiola.

Elkarrizketa gogaikarri bat ere gizonki eraman zitekeen.